Beno, eta zer da Euskal Herriko kultura, mitologia gabe?
Ondoren, Lamiakon egiten den maskaradaren bideo bat utziko dizuet. Hemen, Euskal Herriko pertsonai mitologikoak agertzen dira.
Beste egun batean, haiei buruzko zertxobait kontatuko dizuet.
Hala ere, haiei buruzko informazioa nahi izatekotan, hemen klik egin dezakezue.
viernes, 6 de junio de 2008
jueves, 22 de mayo de 2008
Badator Ibilaldia!!!
Beno!!!! Laster Ibilaldiaren eguna ailegatzen da! 3 egun barru hain zuzen ere, 25ean! Aurten Zornotzan ospatuko delarik.
Ba hemen usten dizuet, aurtengo abestiaren bideoklip-a.

miércoles, 21 de mayo de 2008
Euskal musika
Argi dago, Euskal Herriko kulturan, eragin handia izan duela musika. Euskal kantautoreak eta baita ere aipatu beharra dago 80.hamarkadan Euskal taldeekin gertatutako mugimendua.
Ondoren bi bideo jarriko ditut, bata Mikel Laboaren 'Txoriak Txori' eta bestea Mikel Markez-en 'Zure Begiek'. Nigatik 80.hamarkadako euskal talderen bat jarriko nuke, baina umeentzako ez litzateke musika oso egoki bat izango,jeje.
Beno ba espero dut gustokoak izatea bi bideo hauek, nahiz eta abestiak triste xamar izan (egun lasai bat izan dut hauek jartzeko...).

martes, 20 de mayo de 2008
EUSKAL FOLKLOREA
Folklorea da, zalantzarik gabe, gizarte bat ongien definitzen duen ekintza kulturala, eta dantza tradizionalak, belaunaldiz belaunaldi mendeetan zehar gorde direnak, horren lekuko bikaina.
Bertan, leinuen kulturako eta aurre-historiako ezaugarriez gain era guztietako eragin eta nahaste kulturalak ikus daitezke.
Dantza tradizionala gizarte bizitza, bizitza erlijioso eta ludikoaren zati garrantzitsua izan da Euskal Herrian. Euskal dantza festa eta ospakizun orotan agertu izan da.
Ezpata dantzak, paloteoak, gizon-dantzak, gizon eta emakumezkoenak, maskaradak, joko dantzak, prozesioetakoak... urrats eta keinu zaharrekin batera bals eta polka berriak tartekatzen dituzten dantzak.

Hauetatik asko etenik gabe plazaratu dira azken 400 urteotan, festa edo ospakizun erlijioso ezberdinetan. Beste batzuk zaharragoak dira (XVIII-XIX) eta beste batzuk denboran galtzen zaizkigu.
Euskal Herriko dantza tradizionaleko taldeak, aberastasun eta aniztasun folklorikoari dagokionez Europa mailan aberatsenetakoa de kultur ondare garrantzitsu hau gordetzen eta zabaltzen jarraitzen dute.
.

lunes, 19 de mayo de 2008
Egunkaria VII (08 - 5 - 19)
Gaurko saioan, lanen aurkezpenak egin ditugu, beraz ez dugu izan ez saio teorikoa ezta praktikoa.
miércoles, 14 de mayo de 2008
Kepa Junkera
Ondoren Kepa Junkareran bideo bat jarriko dut, hain zuzen ere, Bok - Espok abestia. Hemen kirol, dantza edota beste euskal musika tresna agertzen dira.

Kepa Junkeraren bideo hau aukeratu dut, aurretik euskal musika tresnei buruz hitz egin dudalako eta bera trikitilari hoberenetariko bat delako.
Espero dut gustokoa izatea.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)