jueves, 24 de abril de 2008

EUSKAL MUSIKA TRESNAK

Euskal Herrian soinu tresna ugari erabili izan dira historian zehar, eta horietako batzuk ikur izatera iritsi dira; asko, gainera, herri honen identifikagarritzat ere erabili izan dira. Herrien nortasuna gehien adierazten duen elementua, dudarik gabe, bere herri kultura da, eta horren zati garrantzitsuenetako bat musika da.

Hiru taldetan bana daitezke Euskal musika tresnak: Haizezkoak, perkusiokoak eta larruzkoak.

Haizezko tresnen artean hauek topa daitezke:

- TXISTUA
- ZUBEROAKO TXIRULA
- DULTZAINA
- NAFAR GAITA
- TXANBELA
- SUNPRINUA
- ALBOKA
- TRIKITISA

Perkuzio
tresnen artean:

- TUNTUNA EDO DANBURRIA
- TXALAPARTA
- TOBERA
- MOSU GITARRA

Eta larruzkoen artean:

- DANBOLINA
- PANDEROA
- ATABALA

Hona hemen, Legarock kontzertuetan Txalapartako talde batek egindako saioa.


Musika tresnei buruz informazio gehiago nahi izatekotan, hemen sartu ahal zarete.

Ariño-ko gela digitalak

Bideo honetan, ikus daiteke Ariño-ko ikastetxe honetan kuadernoen, liburuen, arkatzen zein klarionen beharrik ez dutela, soilik Tablet-agaz eta arbel digitalarekin klaseak ematen dituzte. Ikasle bakoitzak, tablet bat dauka, bai klasean eta etxean jarduerak egiteko, gero email baten bidez irakasleari bidaltzeko.

Kasu hauetan, irakasleek izugarrizko lana egin behar dute, material guztia topatu ( liburuetatik, aldizkarietatik, interneten bidez...), hautatu eta gero euskarri informatikoen bidez, ikasleen tablet-etara pasatu.

Bideoan aipatzen duten bezala, teknologia berri hauek, aproposagoak dira auzo eskoletan, hirietako eskoletan baino, esaterako, museo bat ikusterako orduan, auzo eskoletako haurrek, birtualki ikusi ahal izango dute, aldiz, hirikoak museora ibiltzen joan daitezke.

Hasieran, gurasoek, beldurra sumatu zuten, ez zekitelako metodologia honen nondik norakoak eta ikastaro batzuk eman ostean, teknologi berri hauek ulertuz joan ziren eta aldi berean onartzen eta gustura egoten.

Hala ere, guzti honek bere desabantailak ekartzen ditu. Demagun, klase handiago batean edota ikastetxe oso batean, tablet-ekin lan egin behar dutela. Azkenean, gurasoek tablet-a erosi beharko zioten bere seme-alabei eta askok ezingo zuten holakorik erosi, beraz zailtasun bat agertzen zaigu. Baita ere, nire ustez, hainbeste denbora egotea pantaila baten aurrean, latza da, batez ere begientzako.

miércoles, 23 de abril de 2008

¿Las TIC están generando innovación pedagógica en las aulas?

Gaur egun egin diren azterketen arabera, Europako eta Espainiako eskola askotan errekurtso teknologiko ugari aurkitu daitezke, esaterako: ordenagailuak, wifi-a, arbel digitalak... Eskolak aztertu ostean, ondorio gisa, teknologi berriak irakaskuntza ostopatzen ez dutela adierazi zuten. Irakasleek, IKT-ak erabiltzen dute irakaskuntzarako, baina batzuetan konplexutasunagatik irakasleek ez dute ekintzen bat burutzen (webquest-ak, edublogs-ak, bideoklip-ak...). Dena den, denbora igaro behar da teknologi berri hauek ikasgeletan normalizatzeko.

Artikulua irakurtzeko hemen klik egin dezakezue.

lunes, 21 de abril de 2008

Egunkaria III ( 08 - 4 - 21 )

Gaur, feed-ak nola sartzen diren ikasi dugu. Internetetik egon gara web-guneak begiratzen eta interesa pizten zizkigunak blog-ean sartu ditugu, egunero ikusi ahal izateko ateratzen diren berriak. Eskuinaldean ikusi daitekeen bezala, Gara aldizkariaren web-a eta Euskal kulturari buruzko informazioa daukan web-a sartu ditut.

martes, 15 de abril de 2008

TABLET PC-a

Ostean agertzen den bideoan, ikus daiteke, nola teknologia berriak pixkanaka irakaskuntzan barneratzen diren (kasu honetan sakonki). Ikusten den bezala, eskola honetan ez dute koaderno zein libururen beharrik, soilik Tablet PC-agaz jaso ditzakete informazio guztia.

Baina zer deritzozue klaseak horrela jasotzea?

lunes, 14 de abril de 2008

HERRI KIROLAK

Herri kirolak, Euskal Herrian, normalki, antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie . Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin.

18 dira Herri Kirol kategoria duten kirolak, honako hauek direlarik:
1.- Aizkora proba
2.- Sega jokoa
3.- Harri jasotzea
4.- Sokatira






Aizkolariak








Giza-Abere Probak:

5.- Giza probak
6.- Zaldi probak.
7.- Idi probak.
8.- Asto probak

9.- Lasto altxatzea
10.- Lasto botatzea
11.- Lokotx biltzea
12.- Trontza
13.- Zaku eramatea
14.- Orga joko
15.- Ingude altxatzea






Lazto altxatzea








Txinga-Ontzi eramatea:

16.- Txinga eramatea.
17.- Ontzi eramatea

18.- Harri zulaketa






Harri zulaketa







Hala ere, badira beste kirol edo joko batzuk aurrekoez gain, batzuetan herri kiroltzat hartzen direnak:

Ahari jokoa, Artzain-txakur lehiaketak, Bola jokoa, Estropadak, Palanka jaurtiketa, Toka.

Hona hemen, Getxon egindako sokatira lehiaketa bat.


Herri kirolei buruz informazio gehiago nahi baduzue, helbide honerata sartu ahal zarete.

Egunkaria II ( 08 - 4 - 14 )

Gaurko egunean, blog-ean bideoak nola sartzen diren landu dugu. Horretarako, youtube edo holako helbideetara joan gara, bideo ezberdinak topatzeko eta blog-ean jartzeko, hori bai, blog-aren gaiarekin zerikuzia dutelarik.

domingo, 13 de abril de 2008

Aplikazio didaktikoak

Euskal testuen, kantutegien, hiztegien, euskal arauen... beharrean bagaude, helbide honetara sartuz gero, horrelako informazioa topa daiteke, irakaskuntzarako guztiz baliagarria izan daitekeena.

lunes, 7 de abril de 2008

Egunkaria I ( 08 - 4 - 7 )

Gaurko klasean, Blog-ean erloju bat nola jartzen den azaldu digute, gero praktikan eramanez, ikusten den bezala. Horretarako, helbide honetara sartuz gero, erloju ezberdinak topa daitezke.