jueves, 22 de mayo de 2008

Badator Ibilaldia!!!

Beno!!!! Laster Ibilaldiaren eguna ailegatzen da! 3 egun barru hain zuzen ere, 25ean! Aurten Zornotzan ospatuko delarik.

Ba hemen usten dizuet, aurtengo abestiaren bideoklip-a.

miércoles, 21 de mayo de 2008

Euskal musika

Argi dago, Euskal Herriko kulturan, eragin handia izan duela musika. Euskal kantautoreak eta baita ere aipatu beharra dago 80.hamarkadan Euskal taldeekin gertatutako mugimendua.

Ondoren bi bideo jarriko ditut, bata Mikel Laboaren 'Txoriak Txori' eta bestea Mikel Markez-en 'Zure Begiek'. Nigatik 80.hamarkadako euskal talderen bat jarriko nuke, baina umeentzako ez litzateke musika oso egoki bat izango,jeje.

Beno ba espero dut gustokoak izatea bi bideo hauek, nahiz eta abestiak triste xamar izan (egun lasai bat izan dut hauek jartzeko...).




martes, 20 de mayo de 2008

EUSKAL FOLKLOREA

Folklorea da, zalantzarik gabe, gizarte bat ongien definitzen duen ekintza kulturala, eta dantza tradizionalak, belaunaldiz belaunaldi mendeetan zehar gorde direnak, horren lekuko bikaina.

Bertan, leinuen kulturako eta aurre-historiako ezaugarriez gain era guztietako eragin eta nahaste kulturalak ikus daitezke.

Dantza tradizionala gizarte bizitza, bizitza erlijioso eta ludikoaren zati garrantzitsua izan da Euskal Herrian. Euskal dantza festa eta ospakizun orotan agertu izan da.

Ezpata dantzak, paloteoak, gizon-dantzak, gizon eta emakumezkoenak, maskaradak, joko dantzak, prozesioetakoak... urrats eta keinu zaharrekin batera bals eta polka berriak tartekatzen dituzten dantzak.



Hauetatik asko etenik gabe plazaratu dira azken 400 urteotan, festa edo ospakizun erlijioso ezberdinetan. Beste batzuk zaharragoak dira (XVIII-XIX) eta beste batzuk denboran galtzen zaizkigu.
Euskal Herriko dantza tradizionaleko taldeak, aberastasun eta aniztasun folklorikoari dagokionez Europa mailan aberatsenetakoa de kultur ondare garrantzitsu hau gordetzen eta zabaltzen jarraitzen dute.

.

lunes, 19 de mayo de 2008

Egunkaria VII (08 - 5 - 19)

Gaurko saioan, lanen aurkezpenak egin ditugu, beraz ez dugu izan ez saio teorikoa ezta praktikoa.

Power Point

miércoles, 14 de mayo de 2008

Kepa Junkera

Ondoren Kepa Junkareran bideo bat jarriko dut, hain zuzen ere, Bok - Espok abestia. Hemen kirol, dantza edota beste euskal musika tresna agertzen dira.


Kepa Junkeraren bideo hau aukeratu dut, aurretik euskal musika tresnei buruz hitz egin dudalako eta bera trikitilari hoberenetariko bat delako.




Espero dut gustokoa izatea.

Egunkaria VI ( 08 - 5 - 12 )

Gaurko egunean, saio praktikoko ordua, lana egiteko utzi digute eta gehien batean aritu gara power point-ean grabaketak egiten, mikrofonoa geneukalako.

miércoles, 7 de mayo de 2008

Egunkaria V ( 08 - 5 - 5 )

Gaurko saioan, pasadan asteko diapositibekin ihardun dugu, baina soinua jartzen ikasi dugularik (mikrofono baten laguntzaz).

Egunkaria IV (08 - 4 - 28)

Saio praktikoan, Power Point-arekin lanean aritu gara. 4 diapositiba egin ditugu eta estekak jartzen ikasi dugu. Horretarako, presentación menú/ configuración de la acción agertzen den koadroa aukeratu behar da, ” hipervículo a” eta diapositiva … ( honetan, abiatu nahi dugun diapositibara aukeratu eta aceptar eta aceptar.