jueves, 24 de abril de 2008

Ariño-ko gela digitalak

Bideo honetan, ikus daiteke Ariño-ko ikastetxe honetan kuadernoen, liburuen, arkatzen zein klarionen beharrik ez dutela, soilik Tablet-agaz eta arbel digitalarekin klaseak ematen dituzte. Ikasle bakoitzak, tablet bat dauka, bai klasean eta etxean jarduerak egiteko, gero email baten bidez irakasleari bidaltzeko.

Kasu hauetan, irakasleek izugarrizko lana egin behar dute, material guztia topatu ( liburuetatik, aldizkarietatik, interneten bidez...), hautatu eta gero euskarri informatikoen bidez, ikasleen tablet-etara pasatu.

Bideoan aipatzen duten bezala, teknologia berri hauek, aproposagoak dira auzo eskoletan, hirietako eskoletan baino, esaterako, museo bat ikusterako orduan, auzo eskoletako haurrek, birtualki ikusi ahal izango dute, aldiz, hirikoak museora ibiltzen joan daitezke.

Hasieran, gurasoek, beldurra sumatu zuten, ez zekitelako metodologia honen nondik norakoak eta ikastaro batzuk eman ostean, teknologi berri hauek ulertuz joan ziren eta aldi berean onartzen eta gustura egoten.

Hala ere, guzti honek bere desabantailak ekartzen ditu. Demagun, klase handiago batean edota ikastetxe oso batean, tablet-ekin lan egin behar dutela. Azkenean, gurasoek tablet-a erosi beharko zioten bere seme-alabei eta askok ezingo zuten holakorik erosi, beraz zailtasun bat agertzen zaigu. Baita ere, nire ustez, hainbeste denbora egotea pantaila baten aurrean, latza da, batez ere begientzako.

No hay comentarios: